INFORMAZIO PRAKTIKOA ETA SARRERAK
SARRERAK ONLINE EROSTEKO ARAZOAK?
Edozein arazo edo zalantza izanez gero, idatzi helbide honetara: sarrerak@batbatean.eus
ZER ORDUTAN HASTEN DA JAIALDIA? ZER ORDUTAN AMAITZEN DA?
Ateak ostiralean arratsaldeko 16:00etan irekiko dira eta larunbatean eguerdiko 15:00etan, goizaldeko 04:00ak aldera amaitu dira kontzertuak bi egunetan. *Ordutegi hauek aldatu egin daitezke.
ESKUMUTURREKOAREKIN EDO SARRERAREKIN SARTUKO GARA?
Eskumuturrekoarekin. Sarrera aurkeztu eta eskumuturrekoa jarriko dizugu kontzertu gunera sartzeko.
BEHIN BARRUAN, KONTZERTU GUNETIK IRTEN AHAL IZANGO NAIZ?
Bai, sartu eta irten ahal izango duzu. Baina ateratzen bazara, barruan gertatzen dena galduko duzu!
KONTZERTUEN ORDUTEGIAK PUBLIKATUKO DITUZUE?
Bai. Dena prest dugunean argitaratuko ditugu.
ADINGABE ETA GURASOENTZAKO INFORMAZIOA
16 URTE DITUT ETA NIRE LAGUNEK 17 URTE DITUZTE. JOAN GAITEZKE JAIALDIRA?
15 urte edo gutxiago dituztenek legezko tutore batek sinatutako baimena beharko dute, eta heldu batekin joan beharko dute.
16 eta 17 urte bitartekoek legezko tutore baten baimen sinatua beharko dute, baina ez konpainiarik.
Adingabea bazara edo adingabea den norbaitekin bazatoz, bete hemen aurkituko duzun adingabeentzako dokumentua.




