INFORMAZIO PRAKTIKOA ETA SARRERAK
ARAZORIK AL DUZU SARRERAK ONLINE ERISTERAKOAN?
Edozein arazo edo zalantza baduzu, idatzi helbide honetara:
sarrerak@batbatean.eus
ZER ORDUTAN HASIKO DA FESTIBALA? NOIZ AMAITUKO DA?
Ateak ostiralean 17:00etan irekiko dira eta larunbatean 14:00etan.
Bi egunetan, kontzertuak gutxi gorabehera goizaldeko 04:00etan amaituko dira.
*Ordutegi hauek aldaketak izan ditzakete.
SARRERA ESKUMUTURREKOAREKIN EDO SARRERAREKIN EGIN BEHARKO DA?
Eskumuturrekoarekin. Sarrera erakutsi beharko duzu eta eskumuturrekoa jarriko dizugu gunera sartzeko.
BEHIN BARRUAN, ATERA ETA BERRIRO SARTU AHAL IZANGO NAIZ?
Bai, sartu eta irten ahal izango zara.
Baina ateratzen bazara, barruan gertatzen ari dena galduko duzu!
KONTZERTUEN ORDUTEGIAK EMANGO DITUZUE?
Bai. Dena prest dugunean argitaratuko ditugu.
ADINGABEAK ETA GURASOENTZAKO INFORMAZIOA
16 URTE DITUT ETA NIRE LAGUNEK 17. JAILDIRA JOAN GAITEZKE?
15 urte edo gutxiago dituztenek; ama, aita edo legezko tutoreak lagunduta joan beharko dute.
16 eta 17 urte bitartekoek legezko tutore baten baimen sinatua beharko dute, baina ez dute laguntzarik behar.
Adingabea bazara edo adingabe batekin bazatoz, bete hemen aurkituko duzun adingabeentzako dokumentua.
JAN ETA EDAN
KANPOTIK JANARIA EDO EDARIA SARTU AL DAITEKE?
Ez. Ezin daiteke kanpotik janaria edo edaria sartu.
KONTZERTUETAN EDAN AHAL IZANGO DUT?
Bai, edariak eta janaria eskuratzeko barrak egongo dira, baita janari-postuak ere.
AUKERA BEGANOAK EGONGO DIRA? ETA GLUTENIK GABEKO JANARIA/EDARIA?
Bai. Denetarik egongo da.
ZER EDALONTZI ERABILIKO DIRA FESTIBALAN?
BatBatean edalontzia izango da festibalean erabiliko den bakarra, eta 2,00 € balioko ditu. Zaindu eta berrerabili zure edalontzia.
Irteeran edalontzia itzuli eta dirua berreskuratu nahi baduzu, horretarako prestatutako barran egin ahal izango duzu, irteeraren ondoan.
MERCHANDISINGA
MERCHANDISINGA EDO DENDA EGONGO DA?
Bai. BATBATEANen denda egongo da, baita artisten dendak ere.
MUGIKORTASUN URRITUA
MUGIKORTASUN URRITUA DUTEN PERTSONENTZAKO GUNEAK EGONGO DIRA?
Bai. Eszenatoki bakoitzaren aurrean plataforma bat jarriko da mugikortasun urritua duten pertsonentzat bakarrik.
Behar dutenek soilik erabili ahal izango dute, edukiera mugatua duelako.
FESTIBALEKO ZERBITZUAK
ESPARUAK APARKALEKURIK AL DU?
Ez, esparruak ez du aparkalekurik izango.
BA AL DAGO ARROPA GORDETZEKO TOKIRIK?
Ez, festibalean ez da garderobarik egongo. Ordaindu beharreko takillak egongo dira.
KUTXAZAIN AUTOMATIKORIK AL DAGO BARRUAN?
Ez, esparruan ez dago diru-ateragailurik.
GALDUTAKO OBJEKTUEN ZERBITZURIK BA AL DAGO?
Bai. Galdutako objektu guztiak festibaleko leihatilara eramango dira.
KANPALEKUA
KANPALEKUA, JAIALDIAREN ESPARRUTIK GERTU DAGO?
Bai, gertu daude, oinez 5 minutura.
NOIZ IREKIKO DA KANPALEKU GUNEA?
Kanpaleku gunea maiatzaren 15ean goizeko 10:00etan zabalduko da. Itxiera, maiatzaren 17an arratsaldeko 17:00etan izango da.
BA AL DAGO ELEKTRIZITATERIK?
Kanpalekuan ez da elektrizitate tomarik egongo.
PARTZELAK EGONGO DIRA?
Salmentan partzelarik ez dira salduko, baina kanpaldia jendea heltzen den moduan antolatuko da.
HAIMAK JARRI AHALKO DIRA?
Ez, kanpalekuan bakarrik lo egiteko dendak muntatu ahalko dira.
SUA EGIN DAITEKE EDO JANARIA PRESTATU?
Kanpalekuan ezin da sukaldatu, ezta surik egin ere.
KOTXEAREKIN SAR ZAITEZKE?
Ezin izango da autorik sartu kanpamentuan.
ANIMALIEKIN SAR ZAITEZKE?
Ezingo da animaliekin kanpamendura sartu.
ZAINTZA EDO SEGURTASUNA EDUKIKO DU?
Bai 24 orduko segurtasuna egongo da.